LAN GATAZKAK

Adunako Unipapelen mugagabeko greba hasi dute

Jabe berriak ekoizpenaren zati bat Logroñora eraman nahi duela salatu nahi dute langileek.

Iker Aranburu.
2014ko urtarrilaren 20a
14:41
Entzun

Urtarrilaren 2an, Adunako paper fabrikako jabeak, ADVEOk (lehengo Unipapel) jakinarazi zuen lantegia Springwater Capital LCC izeneko kapital-arriskuko funts bati saldu ziola. Hilaren 10ean, berriz, iragarri zitzaien jabe berriak ekoizpenaren zati garrantzitsu bat Logroñora eramateko asmoa zuela.

LABek zabaldutako oharrean, Unipapeleko enpresa batzordeak azaldu du mesfidantza handiz ikusi zutela enpresaren salmenta, nahiz eta orain arteko jabeak esan zien enpresaren eta langileen jarraipena ziurtatzea oso kontuan hartu zutela lantegiak nori saldu erabakitzean. Ekoizpenaren zati bat Errioxar a eramanez gero, Adunako plantaren etorkizuna kolokan ikusten dutela ziurtatu du batzordeak. 

Zuzendaritzari bilera bat eskatu diete langileen ordezkariek, jaso dituzten informazioak gezurtatzeko. "Enpresak esaten diguna da beharrezkoa dela neurriak hartzea eta erabaki horiek erosle berrien eskuetan geratzen direla". Urtarrilaren 29an bilduko dira. 

Langileek gogorarazi dutenez, uztailean enpresak soldatak jaistea eskatu zien, eta onartu egin zuten.  

Jabe berriek lantegitik "ez dute ezertxo ere eramango", aldarrikatu dute langileek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.