AEBetako ekonomia %0,7 uzkurtu da

2009ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
WASHINGTON. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) ekonomia %0,7 uzkurtu zen aurtengo bigarren hiruhilekoan, iazkoarekin alderatuta. Hau da, -%1eko lehen kalkulua baino gutxiago. AEBetako Merkataritza Departamenduaren arabera, gastu publikoak 1,3 puntuko ekarpena egin zion hiruhileko horretako barne produktu gordinari, eta hazkundea lagundu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.