Aginte bertikal petoaren eredua ez dago Mondragonen
Mondragon taldearen egiturari begira gidaritza partekatua dela esan daiteke. Argi dago Kontseilu Orokorreko presidentea taldearen boterearen aurpegia dela, eta kanpora begira bera dela erreferentzia, baina erabakiak taldean hartzen dira, organo goren horretan aurrena, Batzorde Iraunkorrean gero (21 ordezkari), eta Kontseilu Kooperatiboan azkenik (650 ordezkariren batzarra). Ezin daiteke esan, beraz, ohiko multinazional baten aginte bertikal peto-petoa islatzen dela Mondragonen. Gainera, aurretik esanda doa: taldeko kooperatiba bakoitza autonomoa da bere erabakiak hartzeko arlo gehienetan. Alegia, enpresa bakoitzak erabakitzen du bere jarduera eta zabalkundearen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu