Akordioa gertu ikusten du Greziak, eta urruti besteek

2015eko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ostiralaz geroztik negoziatzen aritu dira Grezia eta Europako Batasuneko erakundeak, Atenasko gobernuak gero eta premia handiagoarekin behar duen dirua jasotzeko baldintzak betetzen ote diren erabakitzeko. Elkarrizketen inguruan oso interpretazio desberdinak egin dituzte bi aldeek. Baikor azaldu zen atzo Greziako Gobernua, Dimitris Mardas Finantza ministrordearen arabera, posible baita gaur bertan akordioa egitea, Euroaren Lan Taldeak egingo duen telekonferentzian. Madrasek ziurtatu zuen EBko bazkideek dagoeneko badituztela bigarren erreskatearen azken zatiaren truke Atenasek indarrean jarri nahi dituen erreformak. Zerrenda zehatz hori ez dela existitzen diote, berriz, EBko ordezkariek, «proposamen zehaztugabeak» baizik ez daudela, eta gaur ez dela akordiorik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.