ACBko eta haren jabe Arcelor Mittal enpresako buruekin bildu zen atzo Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburua, Sestaoko altzairutegia berriro irekitzeko baldintzei buruz ados jartzeko. Enpresako iturrien arabera, bilerak balio izan zuen jarrerak gerturatzeko, baina ez akordio bat lortzeko.
Altzairutegia asteburu batzuetan ireki ahal izateko diru publikoa eskatzen ari da multinazionala, baina Jaurlaritzak esan dio ez duela sosik jarriko inbertsioak laguntzeko ez bada eta fabrikaren iraupenari buruzko bermerik ez badu.
Akordiorik gabe Sestao berriro irekitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu