Administrazioaren eskutik inolako «babesik ez» dutelako haserre daudela azaldu zuen Lucia Linares Aireratu Euskal Herriko Alargunen Elkarteko presidenteak atzo. Bilbon eginiko agerraldian, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren azken erreforma salatu zuen, «alargunen lepotik aberasten» ari direlako. Azaldu zuenez, banandu edo dibortziatutakoak «baztertu» egiten dituzte, konpentsazio pentsiorik kobratu ez dutenei alarguntza pentsiorik aitortzen ez dietelako.
Legeak, berez, halakorik esaten ez zuela nabarmendu zuen Linaresek eta, horregatik, Gizarte Segurantzari «legea modu egokian interpretatzeko» galdegin zion. Era berean, arrazoi horrengatik pentsioa ukatu izan dietenei, haien kasua auzitara eramateko eskatu zien.
Pobreziaren mugaren azpitik
Pentsioak aitortzeko izandakoak ez ezik, EAEn bizi diren 98.000alargunek bestelako arazoak ere badituztela esan zuen Aireratuko buruak. Arazo nagusia, pentsioenzenbatekoa, «emakume ugari pobreziaren mugaren azpitik bizitzera» eramaten dituena. Irtenbideak bilatzeko, politikariei «presioa egitea» proposatu zuen.
Alargunen «lepotik aberastea» egotzi diote Gizarte Segurantzari
Legea aldatu dutenetik, banandu eta dibortziatu direnei pentsioak ukatzen dizkietela salatu du Aireratuk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu