Aldaiturriagaren 54 langile kaleratzeko dosierra onartu du Jaurlaritzak

Enpresak ekainean ere aurkeztu zuen dosier bat, baina Eusko Jaurlaritzak baztertu egin zuen

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Aldaiturriaga garabi saltzaile eta alokatzaileak Barakaldoko lantegiko (Bizkaia) 180 langileetatik 54 kaleratuko ditu. Eusko Jaurlaritzak onartu egin du enpresak urrian aurkeztutako enplegua erregulatzeko dosierra; abuztuan, aldiz, baztertu egin zuen 67 langile kaleratzeko dosierra.

Enpresak arrazoi ekonomikoengatik eta produktiboengatik aurkeztu ditu dosierrak, bai ekainekoa, bai urrikoa. Egoera «larria» dela eta enpresaren etorkizuneko bideragarritasuna jokoan dagoela dio. Langileen esanetan, ordea, aurten jada 20.000 ordu estra baino gehiago egin dituzte eta, beraz, «ez da logikoa» arrazoi produktiboengatik aurkeztutako dosierra onartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.