Inflazioa

Aldaketarik ez prezioetan

INEren datuen arabera, apirileko mailan mantendu dira salneurriak maiatzean.

Miren Garate.
2014ko ekainaren 13a
12:05
Entzun

Aste Santuak prezioen garestitze handia ekarri zuen martxotik apirilera bitartean: %0,9 igo ziren salneurriak Hego Euskal Herrian, hein batean oporrei lotutako produktuek eta zerbitzuek —erregaia, aisia, arropak— izan zuten garestitzearen eraginez. Azken bi urteetako igoerarik handiena izan zen.

Orduko mailan mantendu dira prezioak maiatzean ere. Eta inflazioa ere ez da aldatu: %0,4koa zen apirilean, berdin maiatzean. Dena den, urteko lehen bost hilabeteetan izandako bilakaera aintzat hartuta, bizimodua %0,3 merkatu da joan den urteko datuekin alderatuta.

Iazko irailetik, %0,5eko mugaren azpitik dabil inflazioa Hego Euskal Herrian. Negatiboa ere izan zen martxoan. Herritar arruntentzat prezio apalak pozerako motibo diren arren, deflazio arriskuak erakundeen artean kezka eragiten du. EBZren helburua da %2aren bueltan ibiltzea inflazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.