Aldi baterako lan erregulazio txostena Voith-en
TOLOSA. 76 langileri eragingo dien aldi baterako lan erregulaziorako txostena aurkeztu du Tolosako (Gipuzkoa) Voith Paper enpresak. Langileek lan itun berria onartu eta hurrengo egunean egin du —urtarrilean sei greba egun egin zituzten beharginek—. Langileen batzordeak dosierra bertan behera uzteko eskatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu