Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera atzeratzeari ezezko borobilarekin erantzun diote Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek. Eusko Jaurlaritzak egin du atzeratzeko eskaera, hasiera batean erabakitako eguna (urriaren 15a) hauteskunde kanpainaren barruan dagoelako. Arrazoi hori ez da da nahikoa bilera atzeratzeko, aldundiek uste dutenez. Atzerapena legearen aurkakoa dela eta aurrekontuak egiteko denborarik gabe utziko lituzkeela argudiatu dute diputazioek.
Urriko bilera urteko garrantzitsuena da kontu publikoetarako. Izan ere, orduan kalkulatzen dute Jaurlaritzak eta hiru aldundiek zenbat diru bildu ahal izango duten urtearen amaieran, eta horren arabera erabaki dezakete gastuak gutxitzea ala handitzea. Baina are garrantzitsuagoa da hurrengo urteari begira: diru sarreren aurreikuspena egiten dute, eta horretan oinarrituta egiten dituzte aurrekontuak.
Aldundiek ez dute Finantzen Euskal Kontseilua atzeratu nahi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu