Zerga sistema

Aldundiek iaz baino ia 1.300 milioi gehiago bildu dituzte

Bilketa 2019koaren azpitik dagoela ohartarazi du Gipuzkoako Aldundiak

Finantzen Euskal Kontseiluaren azken bilera, otsailean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko ekainaren 16a
12:03
Entzun

Iaz hartutako kolpe handitik indarberritzen ari dira foru ogasunak. Urteko lehen bost hilabeteetan 5.497 milioi euro jaso dituzte zergetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek, iaz epe horretan baino 1.297 milioi gehiago (+%31).

Gipuzkoako Aldundia izan da bere datuak ematen azkena, gaur bertan. Lurralde horretako ogasunak %26,5 handitu du zerga bilketa urtebetean. Oso bilakaera antzekoa izan dute zuzeneko zergek (+%27,3) eta zeharkakoek (+%27,6), eta horrek erakusten du enplegua ez ezik kontsumoa ere biziberritu dela.

Edonola ere, beste aldundiek bezala, Gipuzkoakoak ere ohartarazi du konparazioetarako hilabete txarrak direla azkenekoak, iazko konfinamenduarekin eta haren irteera motelarekin egiten direlako alderaketak. Gainera, zerga askoren ordainketa hainbat hilabetez atzeratu zuten ogasunek, herritarrak eta enpresak laguntzeko. Horregatik, perspektiba zabalduta, jakinarazi du maiatzera arteko zerga bilketa 2019koaren azpitik dagoela oraindik ere, gutxi bada ere: -%0,6.

Bizkaian %31,2 handitu da bilketa. Kasu horretan ere, bada konparaketa aldrebesten duen beste faktore bat: Espainiako Ogasunak 432 milioi euro eman dizkiola BEZaren doikuntzarengatik. Aparteko diru sarrera hori gabe, %14ko igoera izango zukeen Bizkaiko Ogasunak.

Araban, berriz, %40,6 handitu da zerga bilketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.