ekonomia

Alemaniako ekonomia ez da espero bezainbeste haziko

Herrialdeko institutu nagusiek aurtengo aurreikuspena %3,6tik %2,9ra jaitsi dute eta datorren urtekoa %2tik %0,8ra. Langabeziak %7 inguruan jarraituko luke.

2011ko urriaren 13a
14:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Alemaniako ekonomia aurten %3,6 hazteko aurreikuspena egin bazuten ere, orain %2,9ra jaitsi dute. Hurrengo urterako aurreikuspena ere murriztu egin dute: %2tik %0,8ra. Hori diote hango arloko institutu nagusiek.

"Hurrengo hilabeteetan nabarmen geratuko da Alemaniako ekonomia", esan dute, Europako ekonomia eta finantza krisiak eragina duela iritzita. "Arriskurik handiena zor publikoaren krisia areagotzea izango da", eta egoera "modu nabarmenean" okertu daitekeela ohartarazi dute.

Dena dela, Alemanian aurten langabezia ez dela igoko uste dute. Hau da, %7 inguruan segituko duela —hiru milioi lagun lanik barik—. 2012rako aurreikuspen hobea dute: %6,7ko langabezia —2,8 milioi lagun—.

Europako ekonomia nagusia Alemaniakoa da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.