Alemaniako kutsatutako soja kimuak ez direla esportatu dio Bruselak

Alemaniako Osasun Sailak kendu egin du pepino, letxuga eta tomate gordinen gaineko alerta

Erredakzioa
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun
«Ia ziur» esan du Robert Koch Institutuko zuzendari Reinhard Burgerrek: E.coli bakterioaren jatorria soja kimuetan dago. Saxonia Behereko etxalde ekologiko bat da kutsatuta dagoena. Kimu horiek ez direla esportatu adierazi du Europako Batzordeak, Alemanian soilik kontsumitu direla. Aurrez ere bazegoen sojaren gaineko susmoa, baina hainbat frogak negatibo eman zuten.

Familia baten zaborrontzian aurkitu dituzte positibo eman zuten kimuen ernamuinak. Sendi horretako bi kide gaixotu ziren E.coli bakterioaren eraginez. Etxaldeko hainbat langile ere gaixotu ziren, eta baita bezero zituzten jatetxeetan jandako hainbat lagun ere. Maiatzaren 1ean agertu zen lehen kasua, eta ordutik 2.700 pertsona ingresatu dituzte infekzioaren eraginez, horietatik 722 larri. Hildakoen kopurua ere 32ra iritsi da, atzo beste hiru zendu ostean.

210 milioiko laguntza

Atzo, bakterioaren jatorriaren berri eman baino ordu batzuk lehenago, Alemaniako Gobernuko Osasun Sailak kendu egin zuen pepino, letxuga eta tomate gordinen kontsumoaren gaineko alerta. Alabaina, lekale eta soja kimurik ez jateko aholkatu zuen.

Aste honetan, 210 milioi euroko laguntza agindu du Europako Batzordeak E.coli bakterioarengatik galerak izan dituzten nekazarientzat. Kopurua txikiegia dela diote ekoizleek, diru horrek galeren %50 estaltzeko soilik balioko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.