Alemanian, azken hogei urteotako daturik onena

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herrian edo Espainian ez bezala, Alemanian lan merkatua «egoera izugarri onean» dagoela ziurtatu du Phillip Roesler Ekonomia ministroak. Izan ere, urtea 2,78 milioi langaberekin amaitu du Alemaniak, duela urtebete baino 231.000 gutxiago. Azken urtean langabezia tasa %7,1etik %6,6ra jaitsi da. Azken hori da tasarik txikiena 1991n Alemania batu zenetik. Datua are hobea izango zen abenduan langabezia handitu izan balitz. Edonola ere, dena ez da arrosa kolorea. Prentsaren arabera, bost milioi lagunek «gosearen soldatak» jasotzen dituzte, orduan 6,5 eurotik behera. Beste zazpi milioik, berriz, minijob izenekoak dituzte: gehienez 400 euro, hilean 40 orduko lanaldiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.