Alfa Precision Castingeko langileek «lan eskubideak» aldarrikatuko dituzte bihar
EIBAR. Alfa Precision Castingeko langileek ehun egunean dihardute greban, zuzendaritzak aurkeztutako kaleratzeko erregulazio dosierraren kontra. Bihar eguerdian Eibarko Ipuruan elkarretaratzea egingo dute, salatzearren enpresak ez duela errespetatu langileen greba eskubidea, «ordu estrak eginez oporretan, langileak ordezkatuz eta kontratu berriak eginez grebalarien lanpostuak betetzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu