Maiatzaren Lehena. Irudia. Iruñea

Alternatiba sozialista eratzeko deia

IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek mobilizazio deialdi bateratua egin zuten Maiatzaren Lehenerako, Burgesiaren eta bere alderdien aurrean, alternatiba sozialista eraiki lelopean. Iruñean egin zuten manifestazioa, eta ozen aldarrikatu zuten alternatiba sozialista eraikitzeko beharra. Izan ere, salatu zuten langileen bizi baldintzak okertzen ari direla, eta, bitartean, alderdiek «promesak eta ilusio faltsuak» baino ez dituztela saltzen. Bada, horri soilik «borrokaz eta langileen antolakuntza independenteaz» egin dakioke aurre, haien iritziz: «Ezinbesteko zeregina da egungo baldintzetara egokitutako alderdi komunista handiak eraikitzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.