Ekonomia

Amaitu da Tecnalia osatzeko prozesua

ESI zentroko patronatuak gaur onartu du erakunde berrira batzea, aurretik Euve, Leia, Robotiker, Cidemco, Inasmet eta Fatronikek egin bezala. Funtsean, Labeinek gainerako zazpiak bereganatuko ditu Tecnalia Research & Innovation izenpean. Behin-behinean Bizkaian izango du egoitza.

2010eko abuztuaren 6a
14:54
Entzun
ESI teknologia zentroko patronatuak gaur onetsi du Tecnalia Research & Innovationera (TRI) batzea, eta, horrenbestez, amaitu da zentro berri hori osatzeko prozesua. Funtsean, zortzi zentro teknologiko batzea esan nahi du Tecnaliaren sorrerak, eta, ondorioz, Europako teknologia zentro indartsuenetako bat eratzea. Labein, Cidemco,ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Leia eta Robotiker batuko dira TRIn; funtsean, Labeinek gainerako zazpiak bereganatuko ditu, eta, ondoren, izena aldatu eta Tecnalia Research & Innovation bihurtuko da.

Berez, uztailaren 16an zen egitekoa TRIren osatze ekitaldia, baina azken unean bertan behera geratu zen egoitzaren kokapenaren inguruan eztabaida sortu zelako Gipuzkoako eta Bizkaiko diputazioen artean. Gipuzkoak ezarri zuen baldintza zen egoitza probintzia horretan izatea. Labeinek horrek aurka egin zuen, eta Bizkaia eta Gipuzkoaren artean txandakatzea proposatu. Oraingoz, aukera hori nagusitu da, eta behin-behinean Bizkaian izango du egoitza erakunde berriak. Gipuzkoako Diputazioak ohartarazi zuen egoitza herrialde horretan jarri ezean ez zuela Tecnalian parte hartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.