Amaitzear da aurtengo antxoa kostera, zapore «gazi-gozoarekin»
DONOSTIA. 15.000 tonako kuota osatzear dutela eta, behin-behinean itxi egin zuten antxoa kostera herenegun. Zenbaketa egin, eta espero dute datorren astean berriro irekitzea, falta diren 500 bat tonak harrapatzeko. Harrapatzeei dagokienez, urte «bikaina» izan da, baina herritarren kontsumoa murriztu egin da anisakisa dela eta. Hala, zapore «gazi-gozoko» kanpaina izan da, Jaurlaritzaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu