Amaiurrek osoko zuzenketa egingo die Espainiako aurrekontuei

Krisia sakonduko dutela eta ez dela Euskal Herrian ireki den garai berria islatu salatu du koalizio abertzaleak

Erredakzioa
2012ko apirilaren 22a
00:00
Entzun
Amaiurrek osoko zuzenketa egingo die Espainiako Gobernuak 2012 urterako aurkeztu dituen aurrekontuei. Ezker abertzaleko koalizioaren ustez, krisia sakonduko dute Mariano Raxoiren taldeak prestatu dituen kontuak, eta, gainera, ez dute inolako ekimenik jasotzen Euskal Herrian abiatu den normalizazio prozesuari laguntzeko.

Raxoiren lehen aurrekontu proiektua gogor kritikatu du ezker abertzaleko koalizioak. «Ez dute krisi ekonomikoa konpontzen, ez diote erantzun egokirik ematen krisi ekonomiko, sozial eta instituzionalari», dio osoko zuzenketaren justifikazioak.

Amaiurren irudiko, kontu publikoek atzeraldia «areagotuko» dute. «Jarduera jaitsi, langabezia handitu, eta soldatak murriztuko dituzte, populazioaren zorpetze orokorra eraginez». Ekonomia produktiboari laguntzeko neurriak falta direla uste du, gainera.

Krisi ekonomiko eta sozial larria gutxi balitz, estatua krisi instituzional baten aurrean dagoela nabarmendu dute Amaiurreko zazpi diputatuek, eta zuzenbide estatua bera arriskuan dagoela uste dute.

Azkenik, garai politiko berrietara ekarpenak egiteko konpromiso zehatzak ez daudela azpimarratu du Amaiurrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.