Prestazioak

Amatasun laguntza jaso dutenei zerga atxikipena itzuliko diete

Ehun milatik gora emakumek dute ordaindutakoa eskatzeko eskubidea.

Emakume bat bere haurrari bularra ematen. IRRIARGI
Iker Aranburu.
2018ko urriaren 5a
09:20
Entzun

Azken lau urteetan amatasun laguntza jaso duten emakumeek errenta zergan atxikitakoa berreskuratzeko eskubidea dute. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun laguntzari ezin zaio errenta zergarik ezarri, ez baita soldata bat, baizik eta ama izateagatik langileak galduko dituen diru sarrerak konpentsatzeko subsidio bat baizik. Auzitegiak gogorarazi duenez, baimenak irauten duen bitartean, langilearen kontratua eten egiten da. Gizarte Segurantzak ematen dituen laguntzak ez ezik, errenta zerga ordaintzetik salbuetsita daude beste erakunde publikoek amatasuna dela eta ematen dituzten beste laguntzak ere.

Gizarte Segurantzak iragarri du aurrerantzean ez diela errenta zergaren atxikipenik egingo amatasun subsidioei.
Epaiak atzera eragina duenez, orain arte egindako atxikipenak itzuli beharko dituzte ogasunek. Berez, ordea, 2014tik orain artekoak bakarrik bueltatu beharko dituzte, aurreko zorrak iraungita baitaude. Ehun milatik gora emakumek dute horretarako eskubidea Hego Euskal Herrian. Itzulketa, baina, ez da automatikoa izango, eta eskatu beharko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.