Amaya Telleriaren erosketa itxi du Cie Automotivek
ERMUA. Cie Automotivek bere funts propioekin pagatuko du 186 milioiko erosketa, eta bi zatitan egingo du: operazioa itxi eta 112 milioi ordaindu ditu, eta gainontzekoa 2017 hasieran pagatuko du. Autogintzako osagaien enpresak 800 langile zituen iaz, eta 134 milioi fakturatu zituen. Ermuan du egoitza, eta lantegiak Zornotzan, Galizian, Mexikon, Eslovakian eta Brasilen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu