Begoña Garcia Egiluz joan den uztailaren 29an hil zen, LABen arabera, Gurutzetako ospitalean amiantoarekin harremanetan egon izanak sortutako minbizi baten ondorioz. Zehazki, pleurako mesotelioma zuen Garcia Egiluzek, baina inoiz ez zioten onartu lantokiko amiantoagatik gaixotu zela.
Hori dela eta, Osakidetzaren jarrera salatu du sindikatuak, egoera larri horren aurrean ez ikusi egiten ari dela iritzita. Izan ere, LABen iduriko, gutxienez badira hiru lagun Gurutzetan amiantoa arnasteagatik gaitz larriak pairatu dituztenak: aipatutako Begoña Garcia Egiluz, iragan maiatzean hil zen Javier Rojo eta pleuran plakak diagnostikatu dizkioten Elias Garcia Jorin. Osakidetzak, ordea, "arriskuko lagintzelat" hartzen dituenei soilik ematen die amiantoario dagokionez arreta berezia, batik bat, mantenimendu lanetan aritzen direnei. Halaber, langile horiei soilik aitortzen zaie beren gaitzek lanean dutela oinarria.
Aitzitik, LABek uste du amiantoa oso gai arriskutsua dela, eta nahikoa dela kantitate txikiak arnastea etorkizunean gaitz larriak edukitzeko. Hori dela eta, amiantoaren inguruko neurriak eta gaitzen laneko jatorria kasu guztietara zabaltzea exijitzen du, zehazki, sakon ikertzea eta gaitzaren laneko jatorria onartzeko trabarik ez jartzea.
Lan osasuna
Amiantoaren ondorioz beste langile bat hil dela agertu du LABek
Begoña Garcia Egiluzek Gurutzetako eta San Eloyko erietxeetan lan egin zuen, eta sindikatuaren arabera, han amiantoa arnastu izanak eragin zion pleurako mesotelioma, eta, ondorioz, heriotza. Osakidetzak egoera horri ez ikusi egiten diola salatu du LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu