Inoizko grebarik luzeena ari dira egiten Air France-KLMko pilotuak. Hamalaugarren eguna dute gaurkoa, eta, konpainiaren arabera, 200 milioi euro inguruko galerak eragin ditu jada.
1 Zergatik daude greban? Air France-KLMren asmoa zen haren Transavia prezio apaleko konpainia garatzea eta Transavia Europe sortzea, Ryanair edota Easyjetekin lehiatu ahal izateko.
2 Zergatik langileen kezka? Transaviako langileen lan baldintzak okerragoak dira, eta esaten zuten AirFrance-KLMren nahia zela lanpostuak deslokalizatzea eta soldatak apaltzea.
3 Asmo horretan segitzen du enpresak? Ez, Europako proiektua bertan behera utzi du, baina eusten dio Frantziakoari.
4Orduan zergatik jarraitzen du protestak? Pilotuek kontratu mota bakar bat eskatzen dute Air Franceko eta haren mendeko enpresa guztietako pilotuentzat.
5Zer dio enpresak? Ez dago ados, Transavia Francek low cost ereduarekin bat datorren eredu ekonomikoa behar duela dio.
6 Zenbateko galerak eragin ditu lanuzteak? Konpainiaren arabera, egunean 15 milioi euro inguru. Hegaldien erdia inguru geratu dira bertan behera egunero irailaren 15etik.
7 Zein da Air Franceren egoera? Zaila. Iaz, 1.827 milioiren galerak izan zituen. Prezio apaleko konpainien lehia handia da distantzia laburretan eta luzeetan, eta merkatu kuota galdu du.
BAKARRIZKETA
Air Franceko pilotuek inoiz egindako greba luzeena ez da amaitu oraindik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu