BAKARRIZKETA

Catalunya Banc eta George Sorosen usaimena

xabier martin
2014ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1 Zergatik da albiste Catalunya Banc? 6.500 milioi euroren balioa duen 100.000 hipotekaren zorroa salgai jarri duelako, eta haiek eskuratzeko enkantea astelehenean zabaldu zelako.

2 Baina ez al ziren ba errazegi emandako maileguak krisiaren eragileak? Hipoteka zorro horren arrisku mailak ez ditu askorik kezkatzen negozioa egin nahi duten banku eta funtsak. Berankortasuna bost axola zaie.

3 Nork nahi du kudeatu etxebizitzen hipotekak gaur egun? Caixabank, BBVA, Santander, Popular eta Andorrako Mora Bancek agertu dituzte euren asmoak jadanik, baina sona handiko funtsak ere mugitzen hasi dira hipoteken maukaren usainean.

4 Izen ezagunik bai odola usaitu dutenen artean? George Sorosek harrapakina usaitu du, eta Varde Partners funtsarekin batera, Frob-ek finalerako hautatu ei du.

5 Soros? Espainian ez inbertitzeko aholkatzen zuen Soros bera? Bai; hungariarra ez da beldurtu hipoten berakortasunarengatik. Alderantziz: Espainiako ekonomiaren «hobekuntzan» hipotekak hobeto ordaintzen hasiko direlakoan dago, eta ez bada horrela, hipotekak exekutatu eta etxebizitza parke handi baten jabe izateko prest dago.

6 Desjabetzeekin arazorik ez duen ekonomiaren beste gururen bat prest negozioan sartzeko? Bai, Pimco inbertsioen zuzendari Bill Gross ere CatalunyaBancen hipoteken atzetik dabil. Marathon, Oaktree, Deutsche Bank eta Finsolutiarekin batera, hautagaitza irmo bat osatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.