Enpresaburuak

Antonio Garamendi hautatu dute Espainiako CEOEko presidente

Hautagai bakarra zen CEOE Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioko buru izateko, eta gaur hautatu dute.

Garamendi,. MARISCAL, EFE.
Iker Aranburu.
2018ko azaroaren 21a
07:32
Entzun

Juan Rosellen lekua hartuko du Garamendik (Getxo, Bizkaia, 1958), lau urterako. Hautagai bakarra zen, eta bozketarik gabe hautatu dute enpresaburu bizkaitarra. 43 erakunderen babesa zuen Garamendik.

Garamendi energia sektorean aritutakoa da, eta ibilbide luzea du enpresaburu elkarteetan. Orain arte, Cepyme Espainiako enpresa txiki eta ertainetako elkarteko burua izan da, baita CEOEn energia batzordeko burua ere.

Duela lau urte ere aurkeztu zen CEOEko presidentetzara, eta haren aldeko botoa eskatu zuen Confebask patronalak, "euskal enpresaburuen beharrei egokitzen zaizkion ezaugarriak" dituela argudiatuta. Rosellek hartu zion aurrea orduan. Gaurtik aurrera, ordea, Garamendi izango da Espainiako patronalaren bosgarren presidentea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.