Lan istripua

AP-1 errepideko obretako langile bat hil da Legution, auto batek harrapatuta

41 urte zituen, eta larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko. Obretan ari ziren lekura iristeko errepidea gurutzatzen ari zen.

2008ko urriaren 29a
15:35
Entzun
AP-1 errepideko obretako langile bat hil da goizeko lehen orduan Legution (Araba), auto batek azpian hartuta. Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako Institutuko iturriek agertu dutenez, A-3006 errepidean gertatu da ezbeharra: obretan ari ziren lekura iristeko errepide hori gurutzatzen ari zen langilea Audi A-4 batek harrapatu duenean.41 urteko N.0. gizonezkoa da hildakoa, sortzez errumaniarra. Makinista lanetan aritzen zela eta AP-1eko obretan hilabete inguru zeramala zehaztu du Osalanek.

Harrapaketak oso zauri larriak eragin dizkio langileari, eta artatu duten osasun zerbitzuetako kideek ezin izan dute haren bizitza salbatu.

UGTk agertu du Ferrovialek eta OHLk osatutako aldi baterako enpresan ari zela lanean N.0., eta errepideko obretan aritzen diren beharginentzat lan lekura iristeko segurtasun neurri hobeak eskatu ditu.

LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 86. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.