Urtea amaitu aurretik Gipuzkoak aberastasunaren gaineko zerga izango du. «Arauaren egitasmoa gure nahietatik oso hurbil dago», esana du Rafaela Romero PSE-EEko bozeramailea Batzar Nagusietan. Eta hortaz, EH Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk aurrera aterako dute, ezusterik ez bada. Egungo ondarearen gaineko zerga ordezkatuko du zerga berriak.
PSE-EEk EH Bilduren proiektua babestu izanak erreakzio ugari eragin ditu azken orduetan, are gehiago Finantzen Euskal Kontseiluan bi alderdien arteko elkar ulertzearen ostean. Arabako eta Bizkaiko foru aldundiak zergaren aurkako iritzia jakinarazi dute. Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak uste du «konfiskatzeko» legea izan daitekeela «eta legez kanpokoa». «Bildurenganako begikotasuna erakusten ari da PSE-EE». Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaile Juan Maria Aburtoren ustez, «zergen desharmonizaziora garamatza».
Bestalde, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko presidente Pello Gibelalde «beldur» da «ez ote dituen enpresak berriro zigortuko».
Araba eta Bizkaiko foru aldundiak, aberastasunaren zergaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu