Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleko BPG EBko %140 da

Eustaten arabera, azken hamar urteotan ia %25 handitu da, gehien hazi diren Europako herrialdeen pare

Erredakzioa
2008ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herria Europako Batasuneko herrialde aberatsenen artean kokatu dela baieztatu du Eustatek. 2007an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleko BPG Europako Batasunaren %140,6ra iritsi zen. Nafarroakoa ere hurbil dago, baina Eustatek ez du daturik eman.

EAEren aurretik EBko bi estatu daude: Luxenburgo da aberatsena, %276,4ko BPG per capita-rekin, eta atzean dator Irlanda %146,3arekin. Bi horiek dira, Baltikoko herrialdeen arabera, 1998az geroztik gehien hazi direnak.

Alemaniak biztanleko %113,2ko BPG dauka, %111,3 Frantziak eta %106,9 Espainiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.