Arabako ehun enpresaburu pasari gaur Gasteizen legedi aldetik informazioa eta aholkuak eman dizkiete erregulazio espedienteez, kaleratze kolektiboez, soldata malgutasunaz eta lan arloko beste kontu batzuez. Enpresaren krisi egoeran lan neurriak mintegian jaso dituzte aholkuok, herrialdeko enpresaburuen elkarteak antolatuta.
"Adituek" hartu dute parte ekitaldian. Gasteizko hotel batean egin dute.
Juan Ugarte elkarteko idazkari nagusiak adierazi du Arabako enpresak ere "arazoak" pasatzen ari direla, "eskaera jaitsi egin baita eta finantza zailtasunak daudelako". "Egoera gainditzeko" enpresaburuen, sindikatuen eta langileen arteko elkarlana eskatu du.
Ekonomia
Arabako enpresaburuei aholkuak, langileak nola bidali lege aldetik hobeto jakin dezaten
Erregulazio espedienteez, kaleratze kolektiboez edota soldata malgutasunaz lege aldetik informazioa eta gomendioak jaso dituzte herrialdeko enpresaburuen elkartearen aldetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu