EKONOMIA

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ekonomia %3 hazi zen iaz

Eustaten arabera, 2003an baino 0,5 puntu gehiago handitu da hiru herrialdeetako BPG; halere, azken hiruhilekoan erritmoa moteldu egin da

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko otsailaren 23a
00:00
Entzun
XX. mendeko azken urteetako erritmora iritsi ez den arren, ekonomiak gora egin du nabarmen 2004an. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordina(BPG) %3tik gora igo zen iaz, atzo Eustatek zabaldu zituen datuen arabera. 2003an %2,5 igo zen hiru herrialde horietako BPG.

Nafarroako Estatistika Erakundeak oraindik ez du jakinarazi hazkundea zenbatekoa izan zen herrialde hartan, baina %3,5en bueltan izango dela iragarri du Francisco Iribarren Ekonomia sailburuak. Ipar Euskal Herriko daturik ez dago.Inguruko ekonomien hazkunde tasak gainditu ditu, hortaz, Hego Euskal Herriko ekonomiak. Espainian oraindik ez dute datu ofizialik eman, baina gobernuak eta Espainiako Bankuak aurreratu dutenez, BPG %2,7 handitu zen. Frantzia %2,3 hazi zen iaz, eta behin-behineko datuen arabera, hein berean handitu da Europako Batasuneko 25 herrialdeetako ekonomia ere. Datu kaskarragoa eman du Alemaniak: Estatistika Bulego Federalak atzo zuzendu zuenez, %1,6 handitu zen.

-SEKTOREaK: Sektore ekonomiko guztiek egin dute gora, eta lehenengoak gehien. Izan ere, nekazaritza eta arrantzaren Barne Produktu Gordina %15,1 handitu zen iaz. Igoera horrek ez du, ordea, 2003ko galera erabat estali, %15,6 egin baitzuen behera. Haren ondoren, eraikuntza izan da berriro ere gehien hazi dena: %3,5. Hala ere, nabari da urteko azken hiruhilekoan moteldu egin dela eraikuntza sektorea. Zerbitzuak ere iaz baino gutxiago igo dira (%3 2003an eta %2,8 iaz). Industriak, ordea, azken urteetako pattaldia gainditu du, eta %2,4 igo da, aurreko urtean baino puntu bat gehiago.

-HERRIALDEaK: Araba izan da gehien hazi den herrialdea, alde handiz gainera: %4,6 hazi da, eta %2,7 Bizkaia eta Gipuzkoa. Bi arrazoi nagusi daude horretarako: Arabako industriak urte ona izan du, batetik, eta, bestetik, aurreko urtean emaitza kaskarrena han gertatu zen, alde handiz orduan ere. Hiru herrialdeek 44.881 milioi euroko Barne Produktu Gordina dute: horren erdia Bizkaiari dagokio, ia %33 Gipuzkoari eta %17 Arabari.

-ENPLEGUA: Landunak 2003an baino 15.500 gehiago dira. Igoera hori zerbitzuen sektoreari zor zaio: 16.600 gehiago ari dira hirugarren sektorean, eta landun guztien %61,3 (%60,6 lehen). 2003tik 2004ra 420 lagunek utzi dute nekazaritza eta arrantza, eta, horrenbestez, biztanle aktiboen %2,8 baizik ez dihardute lehen sektorean (%2,9 2003an). Industria %27,2tik %26,6ra jaitsi da (1.300 langile gutxiago). Eraikuntzan 1.200 langile gehiago ari dira, (%9,2).

-ESKARIA: Barne eskariak baino gehiago, kanpokoak eman dio bultzada BPGri. Hala, barne eskaria%2,7 handitu da (iaz baino hamarren bat gutxiago). Familien kontsumoaren igoera piska bat moteldu da (%2,5etik %2,4ra), baita administrazioena ere (%3,5etik %3,1era). Inbertsioa, ordea, hamarren bat igo da. Kanpo eskaria, ordea, asko handitu da industria ondasunen merkataritzari esker; inportazioak %8,3 igo dira, eta %9,0, berriz, esportazioak.

-

BPGren bilakaera hiruhileko bakoitzean(%)





03-01 03-02 03-03 03-04 04-01 04-02 04-03 04-04 2003 2004
EAE2,4 2,2 2,6 2,6 3,0 3,0 3,1 2,9 2,5 3,0
Nafarroa 3,0 3,1 3,4 3,5 3,43,0 -
Espainia 2,1 2,5 2,6 2,8 2,7 2,6 2,6 2,7 2,5 2,7
Frantzia 0,1 -0,4 1,1 0,6 0,7 0,7 0,0 0,8 0,5 2,3
EB 0,8 0,4 0,6 1,1 1,7 2,3 2,0 1,8 0,9 2,3
AEB 2,1 2,4 3,5 4,4 5,0 4,8 4,0 3,7 3,0 4,4



-

BPGren bilakaera EAEn (%)







2003 2004
Nekazaritza eta-15,6 15,1Arrantza

Industria 1,4 2,4

Eraikuntza 3,7 3,5

Zerbitzuak 3,0 2,8

Produktuen gaineko4,5 4,8zerga garbiak

Familien kontsumo2,5 2,4gastua

Administrazioen3,5 3,1kontsumoa

Kapital eraketa3,1 3,2gordina (inbertsioa)

Barne eskaria 2,8 2,7

Esportazioak 0,9 9,0

Inportazioak 1,4 8,3

Araba 1,4 4,6

Bizkaia 3,1 2,7

Gipuzkoa 2,1 2,7

Landunen bilakaera
Nekazaritza eta Arrantza -2,0 -1,6

Industria 0,4 -0,5

Eraikuntza 3,0 1,5

Zerbitzuak 2,5 2,9

Guztira 1,8 1,7
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.