kontu publikoak

Araban berriro hazten ari da zerga bilketa

Uztailera arte, iaz baino %2 gehiago bildu du zergetan, errenta zergari esker

Iker Aranburu.
2016ko abuztuaren 12a
13:14
Entzun

Arindu handia hartu du Arabako ogasunak. Ekainera arte, zerga bilketa iaz baino okerrago zihoan, batez ere bere enpresa esportatzaile handien BEZaren eskutik diru gutxiago biltzen ari delako —%0,9 gutxiago lehen sei hilabeteotan—. Arazo hori ez da desagertu, baina enpleguaren bilakaera hobeagoak eta horri lotutako kontsumo handiagoak tasa positiboetara itzuli dute bilketa.

Edonola ere, bilketak oso igoera ikusgarria izan beharko du hurrengo hilabeteotan baldin eta iazko urrian egindako aurreikuspena bete egin nahi badute. Zehazki, kalkulatu zuten 2015ean baino %7 gehiago jasoko zutela, 886 milioi gehiago. Aurreikuspen horrekin egin zituzten aurtengo aurrekontuak aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, eta kopuru horretara iristen ez badira, murrizketa batzuk egin beharko dituzte edo gastu batzuk egin gabe utzi.

Ekainera arte, bilketa %2,3 igo zen; Bizkaiko datuaren faltan, litekeena da uztaileko emaitza hobea izatea, baina %7 horretatik oso urrun izango da. Gipuzkoak, esaterako, %4,1 gehiago bildu duela jakinarazi zuen asteazkenean. Hiru ogasunen artean emaitzarik onenak eman ditu orain arte Gipuzkoakoak, baina hazkunde erritmoa moteldu du, ekainera arte %5 ari baitzen hazten.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.