Ardi esnearen ekoizleek jogurtak banatu dituzte
ANGELU. CLPB kooperatibako ardi esnearen ekoizleek atzo ez zuten esnea bota, industriek erosten ez dietelako. Alde batetik, esnearen zati batekin 4.000 jogurt egin zituzten, eta eman egin zizkieten etxerik gabeekin eta pobreekin lan egiten duten elkarteei, Angelun eta Pauen (Frantzia). Beste alde batetik, «bere izena isilean gorde nahi duen industria batek», esnea erosi zien».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu