ARDURA ESKE, COSME REAL GOGOAN
Cosme Real urriko azken asteburuan hil zen, amiantoarekin lan egiteak eragindako mesotelioma baten ondorioz. BBVAren Bilboko Kale Nagusiko eraikinean egiten zuen lan. Gizarte Segurantzak eta Lan Ikuskaritzak onartu zuten mesotelioma lan gaixotasuna izan zela, baina Unival mutualitateak eta BBVAk ez, eta auzitara jo zuten. Auzia amaitu gabe hil zen Cosme Real. ELA, LAB, CCOO, UGT eta CGT sindikatuek kontzentrazioa egin zuten atzo BBVAren egoitzaren aurrean, BBVAri amiantoari dagokionez arduraz joka dezala eskatzeko eta Cosme Real gogoan izateko. Aurten amiantoarekin lan egin duten 21 lagun hil dira EAEn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu