Prezioak

Argindarra inoizko garestien, beste behin ere

Goia topatu ezinik jarraitzen du megawatt-orduak handizkako merkatuan. Biharko batez besteko prezioak 140 euroak gainditu ditu.

Argindar dorre bat, Bilbon. LUIS TEJIDO / EFE
Irune Lasa.
2021eko irailaren 1a
13:57
Entzun

Eskaria dela, gas natural garestiagoa dela, bateko eta besteko, gero eta garestiago ordaintzen da argindarra handizkako merkatuetan, eta oraingoz ez da joera aldaketa esanguratsurik espero. Espainiako eta Portugalgo argindar merkatua batzen dituen OMIEren arabera, bihar penintsulan hornitzeko argindarraren batez besteko salneurria inoizko handiena izango da, gaur 140 eurotik gora salerosi delako megawatt-ordua. Zenbatekoa are ikusgarriagoa da urte beteko atzera begiratua eginda: iazko iraileko lehen ostegunean megawatt-orduaren handizkako prezioa 46 eurokoa izan zen.

Azken egun hauetan Europako beste herrialdeetan ere garesti ari da salerosten megawatt-ordua: Erresuma Batuan 170 euroko preziora iritsi da (147,65 libera esterlina); Alemanian, 118 euroak gainditu ditu; Italian, berriz, 139 euroren inguruan dabil megawatt-ordua; eta Frantzian, 107 eurotik gora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.