Argindarrez buruaskia den denda izango du Eroskik
ELORRIO. Bere burua argindarrez hornitzeko gai izango den lehen supermerkatua izango du Eroskik, Elorrion. Europako lehenengoa izango da. Saltokia berritzeko lanek hiru urtez iraungo dute, eta bi milioi euroko kostua izango du. Europako Batzordeko LIFE 2012 proiektuko laguntzak jasoko ditu horretarako. Eroskik, dagoeneko, irekia du energiaren kontsumoa %65 gutxitzen duen supermerkatu bat, Oñatin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu