KOOPERATIBISMOA

Arizmendiarrietaren balioak goratu dituzte Markina-Xemeinen

Asteazkenean beteko dira ehun urte Mondragon kooperatiba taldearen sortzailea jaio zela.

Jose Maria Arizmendiarrietaren omenaldia. IREKIA
2015eko apirilaren 20a
19:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Jaioterrian omendu zuten igandean Jose Maria Arizmendiarrieta, Markina-Xemeinen, eta omenaldian izan ziren, besteak beste, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Javier Sotil Mondragon Korporazioko presidentea, Mario Izeta Bilboko gotzaina eta Jose Maria Ormaetxea Fagorreko sortzaileetako bat.

Arizmendiarrieta Arrasateko lanbide eskolako zuzendaria zela, haren laguntzaz bilakatu zuten Ulgor enpresa —gerora Fagor izango zena— kooperatiba, 1959an. Hortaz, kooperatibismoaren aitatzat jo izan dute.

Omenaldian, Arizmendiarrietaren "pertsona, balioak eta legatua” goraipatu zituen Urkulluk. Eredutzat jo zuen, argudiatuta "pertsonen alde" lan egin zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.