Enpresak

Arkemak kendu egin du 59 langile kaleratzeko espedientea

ELArentzat "irabazitako gudu bat" da erabakia; dena den, beste espediente bat aurkeztuko duela iragarri du enpresak.

Miren Garate.
2014ko urriaren 30a
15:23
Entzun

Irailaren 17an aurkeztu zuen Arkema Quimicak Alonsotegiko lantegia ixteko erregulazio espedientea. Itxiz gero, 59 langile geratuko lirateke kalean, eta zeharka beste hogeiri  eragingo lieke. Erabakiaren aurka 35 egun daramatzate greban beharginek, eta bideragarritasun plan bat ere aurkeztu dute, enpresak irabaziak izan ditzakeela erakutsiz. ELAren esanetan, faktore horiek bultzatu dute "sona handiko bufetek" aholkatzen duten enpresa espedientea kentzera.

Enpresaren erabakia "irabazitako bataila" da sindikatuarentzat, nahiz eta iragarria duen beste espediente bat aurkezteko asmoa. "Horrek erakusten du nolako fede txarra izan duen negoziazio prozesu osoan". Hala, mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dute langileek. Bihar, Cebeken egoitzaren aurrean elkarretaratzea egingo dute.

Jaurlaritzaren jarrera ere salatu du ELAk. "Industria Sailak astebete darama bilera eskaerari erantzun gabe".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.