Lan osasuna

Arrantzale bat hil da 'Txori Gorri' atunontzian, Indiako ozeanoan

Beste langile batek zauri arinak egin ditu.

'Txorri Gorri' atunontzia. INPESCA
Iker Aranburu.
2020ko ekainaren 22a
10:48
Entzun

Igandean gertatu zen lan istripua; arrazoiak ez dituzte argitu.

Hildakoaren izenik ere ez dute jakinarazi, baina azaldu dute 27 urte zituela, eta sortzez Senegalgoa zela.

Txori Gorri atunontzia Bermeoko Inpesca enpresarena da, eta Indiako ozeanoan aritzen da. Han dago orain, Victoriako portuan (Seychelle uharteak), hildako arrantzalea herrira noiz eramango zain. Zauritutako langileari ebakuntza egin diote aldaka batean, eta erietxean dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.