Arrisku sariari buruz lezioa eman du Saenz de Santamariak
«Arrisku sariak ez du estatuaren zorra garestitzen». Iltzatuta geratzen diren esaldi horietako bat bota du Soraya Saenz de Santamaria bozeramaileak, Espainiako Gobernuaren ostiraleroko bileraren ondotik. Egunero ekonomiaz idazten duten kazetariei lezioa eman nahi izan die Espainiako lehendakariordeak, eta arrisku sariari garrantzia kendu dio: «Saria ez da estatuak bere hamar urteko bonuaren truke pagatzen duena, bigarren merkatuko datua baizik. Adi begiratu behar den datua da azken enkantean zenbat pagatu zuen Altxorrak, eta gutxiago da». Saenz de Santamariak esan ez duena da biak lotuta daudela, eta arrisku sariak enkanteen emaitza aurreratzen duela. Atzo 543 puntuan geratu zen (%6,87), bezperan bezalatsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu