Aste honetan onartuko du Madrilek bizitzeko gutxieneko diru sarrera

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Gaurko Ministroen Kontseiluan ez bada, aste honetan egingo duen beste bilera berezi batean onartuko du Espainiako Gobernuak bizitzeko gutxieneko diru sarrera. Haren bidez, beste diru sarrerarik ez duten edo oso apalak dituzten 850.000 familiak 461 eta 1.100 euro artean jasoko dituzte. Saria Gizarte Segurantzak emango duenez, haren osagarri bihurtuko dira EAEko DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eta Nafarroako errenta bermatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.