Abenduaren 3tik (astelehenetik) aurrera ardiak, behiak eta ahuntzak mugitzeko baimena egongo dela jakinarazi du gaur arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako sailak. Beraz, kendu egingo dute azken asteetako debekua; mingain urdinaren gaitza dela-eta jarri zuten.
Gaixotasuna Donostialdera mugatuta dagoela esan du, eta gaitza zabaltzeko arriskua "murriztu" egin dela azkenaldiko eguraldi hotzak direla-eta.
Azaroaren 14an hasi zuten mingain urdinaren gaitzaren kontrako txertaketa Gipuzkoan. Ardiekin hasi ziren. 165.000 buru txertatuko zituztela adierazi zuten eta abelburuak txertatuko zituztela gero. Orain egoera hobetu egin den arren, txertaketarekin "zorrotz" segituko dute, gaixotasuna errotik ezabatu arte.
Gaitza antzeman zen tokian hasi ziren zeregin horretan -Errenterian eta Oiartzunen-, eta handik Gipuzkoa osora zabaldu dute. Guztira 4.500 behi eta ardi azienda daude herrialdean.
Ekonomia
Astelehenean kenduko dute Gipuzkoan ganadua mugitzeko debekua
Mingain urdinaren gaitza dela-eta, azkeneko asteetan debekua jarri zuen Foru Aldundiak. Egoera hobetu egin den arren, txertaketarekin "zorrotz" segituko dute. Gaixotasuna Donostialdera mugatuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu