Simon O'Connor Europako Batzordeko Ekonomia gaietako bozeramaileak ziurtatu du troikak eta Greziak ez dituztela negoziazioak bukatu. Lau hilabete daramatza Samarasek troikarekin (Europako Batasuna, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa) negoziatzen. Defizita are gehiago jaisteko eta ekonomia erreformatzeko neurriak eskatzen dizkio troikak Atenasi, erreskateko 31.500 milioi euro mailegu ahal izateko. Kreditu hori jaso ezean, baliteke Atenas dirurik gabe geratzea aurki pentsio eta soldata publikoak pagatzeko.
Greziako sindikatu nagusiek, sektore pribatuko GSEEk eta sektore publikoko ADEDYk, bi eguneko greba orokorra antolatu dute azaroaren 6an eta 7an. Herritarrak grebara deitu dituzte, "hurrengo astean parlamentuan bozkatuko diren neurri antzuen kontra". Neurriak langileak, pentsiodunak eta langabeak, "jende arrunta", pobretuko dituela salatu du GSEEk. "Neurriek austeritatea legeztatuko dute, ", dio, "zergen ihesaren eta ondasun eta enpresa publikoen salmentaren bidez". Azaroaren 7an, asteazkena, protesta egingo dute parlamentuaren kanpoan.