greziako krisia

Atenasko burtsak %16ko galera izan du

Bost astez itxita egon ostean, galerak izatea aurreikusten zen. Europako gainerako burtsetan ere galerak izan dira, baina ez hainbestekoak.

Atenasko burtsako langileak, gaur. ALEXANDROS VLACHOS, EFE
2015eko abuztuaren 3a
07:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Errefereduma egin ostean, Greziako Gobernuak kapitalen gaineko kontrola ezarri zuen, eta, ondorioz, itxita egon da bost astez Atenasko burtsa. Gaur ireki da berriro, eta, aurreikusi bezala, galera handiak izan ditu ireki eta lehen orduetan: %23. Itxieran, berriz, %16koa izan da galera. Horien ondorio kaltegarrienak Greziako bankuek jasan dituzte, ia %30eko galera izan baitute Piero bankuak eta Greziako Banku Nazionalak.  

Dena dela, Atenasko burtsen galerak ez du ekarri Europako gainerako burtsen gainbehera. Londres, Paris, Milan eta Madrileko burtsek ere galerak izan badituzte ere, ez dira hainbestekoak izan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.