•Zerga igoerak. BEZ zerga %19tik %23ra igoko dute, eta heren bat erregaien, alkoholaren eta tabakoaren gainekoak; urtean 5.000 eurotik gora irabazten dutenek errenta zerga pagatu beharko dute (12.000 euro dira muga orain); etxebizitzen gaineko zerga berritu egingo dute, eta elkartasun zergak eta luxuen gainekoak ezarri.
•Sektore publikoa. Soldata %15 gutxituko diete langile publikoei, eta %30 enpresa publikoetakoei; aldi baterako kontratu guztiak etengo dituzte, eta 30.000 funtzionario bota.
•Gizarte babesa. 1.200 eurotik gorako pentsioak %20 murriztuko dituzte; erretiroaren adina 65 urtera atzeratuko dute eta 40 urtez egin beharko dute lan pentsioa osorik jasotzeko; hainbat laguntza kenduko dituzte.
•Gastu murrizketa. 1.976 eskola itxi edo batuko dituzte; inbertsio publikoa eta udalen finantzaketa gutxitu; osasun gastuak 2.000 milioi euro txikituko dituzte 2015era arte eta 1.200 milioi gastu militarrak.
•Pribatizazioak. 2015 bitartean 50.000 milioi bildu nahi dituzte, honakoak erabat edo partzialki salduta: loteriak, Hellenic Postbank eta ATE bankuak, Pireoko eta Tesalonikako portuak, Hellenic Telecom, PPC argindar hornitzailea...
Atenasko gobernuak hartu nahi dituen neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu