Atento enpresak uko egin dio Bilbon 58 langile botatzeari
Telemarketin enpresak kaleratzeen berri eman zien langileei, baina haien azken lanegunean atzera bota du erabakia
Atzo zen azken laneguna Atentok Bilbon duen call center-eko 59 langileentzat, baina atzo bertan berri on bat etorri zitzaien langileei: enpresak atzera egin du, eta kaleratzeen erabakia baztertu. ELA sindikatuak, hala ere, zuhurtziaz hartu du berria. «Oraindik idazteko dagoen gidoi baten atal bat besterik ez da hau», esan du ohar batean. «Benetan» azpimarratzekoa «langileen batasuna» izan dela dio. UGT eta CCOO sindikatuak gogor salatu ditu, gainera, ELAk. «Telemarketinaren hitzarmenaren 17. artikulua sinatu zuten borreroak orain heroi gisa ageri dira». Ekoizpena gutxituz gero, kaleratzeak baimentzen ditu artikulu horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu