ekonomia

Atento telemarketin enpresak ez ditu azkenean 58 langile kaleratuko

Bilboko enpresako langileek gaur zuten azkeneko laneguna, kaleratu egingo zituztela jakinarazi baitzieten.

2013ko apirilaren 16a
18:28
Entzun 00:00:0000:00:00

ELAk ohar baten bidez adierazi du "oso positiboa" dela enpresaren jakinarazpena, baina ohartarazi du "amaitu ez den kapitulu baten puntu eta jarraia" baino ez dela. Sindikatuak adierazi du gertatutakoaren gainean aipatzekoa dela "mobilizazioetan langileek erakutsitako batasuna".

Era berean, UGT eta CCOO sindikatuen jarrera kritikatu du, telemarketineko hitzarmeneko 17. artikulua sinatu zutelako. Artikulu horrek enpresari ahalbidetzen dio kaleratzeak egitea ekoizpena jaisten bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.