Atento Teleservicios Españak lan taldearen %9 bota nahi duela jakinarazi die sindikatuei, 823 langile hain zuzen ere. Horietatik 69 izango lirateke Bilboko bulegoetan.
Arrazoi ekonomikoak eman dizkie zuzendaritzak sindikatuei, erregulazio dosierrari buruz izan zuten lehen bileran. Sindikatuek salatu dute «zentzugabeak» direla kaleratzeak, Atento langile bila ari baita Andaluzian eta Madrilen.
Telefonicak sortu zuen Atento 1999. urtean, telemarketin eta telefono bidezko beste zerbitzu batek eskaintzeko, baina 2012ko urrian Bain Capital funtsari saldu zion.