naval

Atzo lortutako akordioak "benetako negoziaketa" ahalbidetzen duela esan du Asporosak

SEPIk eta Izar ontziola taldeko sindikatu nagusiek atzo lortutako aurre akordioak "hilik jaio zen negoziaketaren hariari berriz heltzea" posible egiten duela adierazi du Miguel Angel Asporosa Navaleko Enpresa Komiteko presidenteak. SEPIk hasieran eginiko Plana "erabat onartezina" zela sindikatuentzat eta orain akordioak lortu bidean "alde guztiek zerbait utzi beharko" dutela azpimarratu du. Hala ere, langileek "lan karga" eskatzen dutela eta horren gainean ez direla "ezer" egiten ari aitortu du Asporosak. Horregatik, irailaren 28 eta 30erako greba egunak mantenduko dituela esan du.

2004ko irailaren 24a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Navaleko enpresa komiteko egoera "korapilatsua" dela onartu du Asporosak, egunotan, sindikatu nagusiak diren UGT eta CCOOren eta gutxiengo diren ELA eta CATen artean izandako liskarrek "guztiongan baitu eragina".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.