Auto berrien salmenta ia %40 jaitsi da urteko lehen hiru hilabeteetan

Martxoan, 3.828 auto matrikulatu dituzte Hego Euskal Herrian; iaz hilabete berean baino %37,3 gutxiago

Aitziber Arzallus, Denborak gaitz guztiak sendatzen dituela dio esaerak. Baina, pazientzia bukatzen ari zaie Hego Euskal Herriko auto saltzaileei. Hamar hilabete dira auto berrien salmentak jaisten hasi zirela, eta ordutik hilero egin dute behera; nabarme
Donostia
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Martxoan, 3.828 auto berri saldu dituzte Hego Euskal Herriko saltzaileek, iaz garai berean baino %37,3 gutxiago. Eta bilakaera berdintsua izan da urteko lehen hiru hilabeteetan ere: martxoaren 31 bitarte, 9.640 auto berri saldu dira, iazko lehen hiruhilekoan baino %35,9 gutxiago.

Hegoaldeko lau herrialdeetako inor ez da libratzen jaitsieraren atzaparretatik: batzuk gaizki daude, eta besteak, okerrago. Martxoan, Nafarroan izan dira salmenta daturik eskasenak, %40 baino gehiago jaitsi baita; Araban, %38 auto gutxiago saldu dituzte; %37,6 gutxiago Bizkaian; eta %32,6 gutxiago Gipuzkoan.

Aurreikuspen ezkorrak

Martxoko datuekin egindako ariketa bera urteko lehen hiru hilabeteetako datuekin egitea baliagarri gerta daiteke arazoaren tamainaz ohartzeko. Emaitza, ordea, berdin-berdin da kasik. Nafarroa dago zerrendaren buruan %41,4ko salmenta jaitsierarekin; gero, Araba, %37,5ekoarekin; jarraian, Bizkaia, %36,8koarekin; eta Gipuzkoa lekurik onenean, %27,3ko salmenta jaitsierarekin.

Orain arteko martxari eutsiz gero, iazkoaren erdia saltzearekin konforme beharko dute aurten. Eta horretan ere, nahikoa lan, datozen hilabeteetarako iragarpen ilun eta ezkorrak baitituzte sektoreko adituetako askok. Juan Antonio Sanchez Torres Espainiako auto saltzaileen patronaleko presidentearen ustetan, euroguneko interes tasak igotzeak ekonomiaren hazkundea geldituko du, eta horrek auto salmentak berzpiztea oztopatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.