AUTO ELEKTRIKOA

2017ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer da ibilgailu elektrikoa? Bateria elektriko batek elikatutako motor baten bidez mugitzen den ibilgailua da.

Badira aukera gehiago? Bai, batetik, hidrogenoz elikatutako erregai pilez hornitutako autoak. Hainbat auto ekoizlek prototipoak garatu dituzte, baina oraindik orain garestiegia da. Bestetik, aukera merkeagoak dira hibridoak.

Hibridoak elektrikoak al dira? Bai, neurri batean. Barne errekuntzako motorra konbinatzen dute motor elektriko batekin. Ohiko hibridoetan, motor elektrikoak balio du barne errekuntzako motorearen errendimendua hobetzeko, eta balaztatze bidez berkargatzen da bateria. Hibrido entxufagarrietan, berriz, motor elektriko bidez funtzionatzeko aukera ematen du, nahiz eta autonomia txikia izan.

Ibilgailu elektrikoa noiz sortu da?Automobilaren sorreratik egon dira auto elektrikoak. Lehengoa 1830ean jarri zen abian, eta 1920ra arte barne errekuntzakoak baino zabalduago zeuden. Gerora (70eko eta 90eko hamarkadan) garatu ziren proiektu batzuk, baina ez ziren aurrera atera, petrolio industriaren presioak tarteko.

Bateriek zer eragozpen dute? Hasieran berun-azidozkoak egiten ziren eta egun litiozkoak dira nagusi. Ez da baztertzen etorkizunean beste osagai kimiko bateko bateriak lortzea. Energia dentsitatea handitu eta kostuak murriztea dute erronka nagusi. Kalkulatzen da hiruzpalau urte barru kostua %40 gutxitu daitekeela eta 600 kilometroko autonomia lor dezakeela. Egun, gainkostu hori handiegia denez, laguntza publiko bidez murrizten da aldea.

Zein dira ekoizle nagusiak? Asian, Nissan eta Toyota. Nissan Leaf modeloa salmenta handieneko lehen auto elektrikoa izan zen. AEBetan, Tesla eta GM. Teslak Nevadan fabrika erraldoi bat ezarri du bateriak garatzeko. Laster Europan ezartzekotan da eta lehia bizia dago nora joango: Euskal Herrira etortzeko ahalegina egiten ari da Jaurlaritza. Europan: Renault, VW, PSA, BMW, Daimler... Dieselgate afera eta gero, VWek egun 100.000 auto ekoizten ditu eta asmoa du 2020an auto elektrikoenMEB plataforma berezia egiteko.

Zenbat karga puntu mota daude? Hiru. Batzuk motelak dira eta zazpi ordu inguru behar dutekargatzeko (gau osoan izateko egokiak). Ordubete inguru behar dutemak ere badira.Azkenik, karga lasterreko puntuek tentsio handiko korronte bidez, sei minutuan karga daiteke auto bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.